literaturaren zubitegia

1.102 idazle / 5.244 idazlan
7.843 esteka / 6.452 kritika / 1.828 aipamen / 5.576 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Tartas, Iuan de

 

Zuberotar idazlea (Sohüta, XVII. m.). Sohütako nekazari baten semea. Lehenbizi, Oloroen egon zen apaiz zerbitzari, eta, gero, Aruen erretore. 1966an, Onsa hilceco bidia erlijio liburua argitaratu zuen. Tartasen lan hori da zuberera literatura mailara jaso zuen lehen liburua; hizkera Amikuzekoa da, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko esapideekin. 1672an Arima penitentaren occupatione devotaq: Orationia, Barura eta Amoyna idatzi zuen. Tartasen bereizgarrietako bat mamia azaltzeko duen era berezia da, alegoriez eta adibide aberatsez betea.

 

Bilaketa