literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.653 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Markiegi Olazabal, Felix

 

(«Markiegi´tar Peli»). Gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea (Deba, 1905 - Bahia Blanca, Argentina, 1946). Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako gerra zibila hasi zenean. Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.

 

Bilaketa