literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Enbeita Renteria, Kepa

 

(«Urretxindorra» deitua) Bizkaiko bertsolaria eta idazlea (Muxika, 1878 - Areatza, 1942). Bizkaiak eman duen bertsolari hoberenetakoa. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan egin zen bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak. Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. Urretxindorra Bizkaiko bertsolari handiaren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.

 

Bilaketa