literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Apalategi, Manuel Mª

 

Euskal idazlea (Ataun, 1901). Erlijio ikasketak Altsasu, Hondarribia eta Iruñean egin zituen; gero kaputxino fraileetan apaiz ordenatu, eta P. Bonifacio de Ataun hartu zuen izena. 1919 urtetik hainbat agerkaritan esku hartu zuen: «Zeruko Argia», «Euskal Esnalea», «Yakintza», «Euzko Deya» eta «El Día» eta «Euzkadi» egunkarietan. «Euzko Gogoa» aldizkarian olerkiak argitaratu zituen, eta «Boletín Americano de Estudios Vascos» delakoan euskal kulturari buruzko lanak. Rabindranath Tagoreren Amal euskaratu eta argitara eman zuen 1933an. Buenos Airesen Gure Aditza argitaratu zuen 1960an. «Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos» delakoren zuzendaria. Sabiaga eta Gudariarteko ezizenez sinatu ohi zuen.

 

Bilaketa