literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Haritschelhar Duhalde, Jean Gratien

 

Nafarroa Behereko idazlea eta euskaltzain osoa (Baigorri, 1923). Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloud-eko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin ondoren, Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen. Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d´Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l´étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak. 1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970). Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten du astero (Gexan Pontto izengoitiaz). Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Kontseiluko kide izendatu zuten 1982. urtean, Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen eta Euskaltzainburu hautatu zuten 1988an, urte askotan euskaltzainburuordea izan ondoren.

 

Bilaketa