literaturaren zubitegia

1.110 idazle / 5.296 idazlan
7.854 esteka / 6.538 kritika / 1.828 aipamen / 5.581 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Epherre, Guillaume

 

(«Gillen Epherre» deitua). Zuberoako idazlea (Altzürükü, 1911). Apaiza zen. Baionan egin zituen teologia ikasketak. Baionako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean. Euskaltzain oso izendatu zuten 1957. urtean. Obra nagusiak: Katechima (zubereraz, 1941), Eucologio (otoitz liburua, 1947), Botzez eta bihotzez (kanta zuberotarrak, 1949) eta Haurren lehen catichima (1955). Gure Herria aldizkariko zuzendaria izan zen eta bertan Luis Ligueix, Koblakaria biografia lana eman zuen argitara, 1968. urtean. 1959. urtean, liturgiako testuak zubererara itzultzeko agindua jaso zuen Epherrek.

 

Bilaketa