literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zarranz Bermejo, Agustin

 

(«Policarpo de Iraizoz», «Irisarri»). Nafar idazle eta itzultzailea (Iraizotz, Ultzama, 1897 - Lekarotz, 1980). Kaputxinoa. Altsasun, Zangozan, Hondarribian eta Iruñean egin zituen eliz ikasketak. Iruñean bertan egin zen apaiz, 1921ean. Ondoren, Zurich-en (Suitza) egin zituen filologia erromanikoko ikasketak. Euskaltzain urgazlea. Zeruko Argia, Irugarrengo Prantziskotarra, Euzko Gogoa, Euskera, Yakintza eta Olerti aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. 1950-1972 urte bitartean ordenako idazkari burua izan zen Erroman. Obra nagusiak: Urte guziko igande ta jai-egunetako Ebangelioak (1933), Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (1934), Lapurren menpean (1935, Aita Soloetaren Mi Cautiverio bajo el Dragón Rojo liburuaren itzulpena); Gurutze bidea; Arimaren zuzenbidea (1952) David´en Eresiak, Urteko Igandeetako Omiliak (1954), Los ideales de San Francisco de Asís (1926, Felder-en liburua alemanieratik itzulia), Jesús de Nazaret (1949), El Caballero de Cristo Francisco de Asís (1949, Felder-ena) eta Crítica de Asia sobre el cristianismo del Occidente (1950, Thomas Ohm-ena). Iraizozek egin zuen, bestalde, hamalaurkun andana bat Egan aldizkarian argitaratu zena.

 

Bilaketa