literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Garate Arriola, Justo

 

(«Eneko», «Eneko Mitxelena», «Eneko Zilueta», «Elo», «Elorregi», «Txeru Arriola») Gipuzkoar idazlea (Bergara, 1900). Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen. Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Jakintza, Munibe, Gernika, Príncipe de Viana aldizkarietan eta Boletín Americano de Estudios Vascos eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko argitalpenetan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Lan nagusiak: Guillermo de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre Vasconia (1933), Ensayos euskarianos (1935), La época de Pablo de Astarloa y Juan Antonio Moguel (1936), El viaje español de Guillermo de Humboldt (1799-1800) (1946), Viajeros extranjeros en Vasconia (1942), Cultura biológica y arte de traducir (1943) eta El carlismo de los vascos (1980). Doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1982. urtean. Mendozan (Argentina) bizi izan zen.

 

Bilaketa