literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Hiriart Urruty, Jean

 

Lapurtar idazle eta euskaltzaina (Hazparne, 1927 -1990). Ustaritzen, Baionan eta Erroman egin zituen teologiazko eta soziologiazko ikasketak. Aitaren osaba zuen Jean Hiriart Urruti (1859-1915), Eskualduna aldizkariaren buru izan zena. 1951ko ekainaren 29an apaiz egin zen. 1955eko abuztuan euskaltzain urgazle izendatu zuten. Baionako Apaizgaitegi Nagusiko irakaslea izan, eta, 1976. urteaz geroztik, Baionako Elizbarrutiko Bikario Nagusia. 1960. urtean bere gain hartu zuen Gazte hilabetekaria, 1956an Piarres Charritonek abiarazi zuena. 1960an, Gazte hilabetekariaren lana eten zenean, Hiriartek bertako idazleak Herria aldizkariaren gazteentzako sail batean ezarri zituen. 1967an Herria-ko zuzendari izan zen, eta 1968an Afrikara, Burundiko Apaiztegira, joan zen hiru urtetarako. Afrikatik lanak igortzen zituen aldizkarira. 1977ko martxoaren 27an euskaltzain oso izendatu zuten. Elizako gaiez gainera, antzerkilarien, kantarien eta bertsolarien mundua ere ongi ezagutzen zuen. Gazte, Etchea, Herria eta Gure Herria aldizkarietan idatzi zituen lanak, eta horietako batzuk bildu eta argitaratu dituzte haren adiskideek. Hiriarten bederatzirehun lan inguru biltzen dituzten bost liburu badira, gaien araberako aurkibidea dutenak: Jauna dut argi I eta II, Fedea gidari, Artzain-solas eta Izar-alde; seigarrena argitaratzeko dago, eta azken bi urte t´erdietako artikuluak bilduko ditu. Beste lan aipagarria: Mixel Garikoitz, Jainkoari baietz erran dion saindua. Itzulpenak ere baditu, batzuk lagunekin batera egindakoak, Elizako liburua eta Otoizlari aldizkarian.

 

Bilaketa