literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Olasagarre Zubillaga, Miguel

 

(Fr. Dámaso de Inza, erlijio izenez; «Kalparregi», «Araiz´tar D.», «Ar´tar D.» deitua). Nafar idazlea (Intza, Araitz, 1886 - Iruñea, 1986). Kaputxinoa. Iruñean, Zangozan eta Tuteran egin zituen ikasketak. 1913an Irugarren Prantziskotarra izeneko aldizkaria sortu eta haren zuzendari izan zen. 1919an Zeruko Argia aldizkaria sortu zen, eta bera izan zen lehenengo zuzendaria. Gerra Zibilarekin batera, 1936an, Txilera joan zen, eta Santiago eta Constitucion hirietan egin zituen 32 urte apaizgaien irakasle eta nagusi, harik eta 1968an Euskal Herrira itzuli zen arte. Aipatutako bi aldizkarietan, eta, gainera, Euskal Esnalea-n, Euskera-n, RIEVen, Píncipe de Viana-n, Karmel-en eta Agur-en argitaratu ziren Olasagarreren idazlanak. Bestalde, erlijio gaia zuten hiru liburu idatzi zituen: Jabier'tar Frantzisko Santuaren bederatziurrena (1922); Kristau Ikasbidearen I'go ta II-garren zatien azalpena (1924); eta Naparrorako Kristau Ikasbidea (1927). Obra nagusia 1974an eman zuen argitara: Naparroa-ko euskal-esaera zarrak, Nafarroako herrietan barrena, misioetan hizlari zihoalarik, herriarengandik jasotzen zituen esamolde berezien bilduma. Euskaltzain osoa izan zen 1921. urtetik aurrera.

 

Bilaketa