literaturaren zubitegia

1.110 idazle / 5.295 idazlan
7.854 esteka / 6.535 kritika / 1.828 aipamen / 5.581 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Ugarte Azurmendi, Martin

 

(«Saletxe» deitua). Gipuzkoar idazlea (Legazpi, 1916). Gaztetan artzain ibili zen aitarekin batera, eta, hamazazpi urte zituela, Legazpiko «Patrizio Etxeberria» lantegian sartu eta han lan egin zuen, berrogei bat urtez. 1972an, On egiñaren obaria izeneko eleberria argitaratu zuen. Olerti eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu ditu bere olerki eta idazlan aipagarri batzuk. Ugarteren beste liburu batzuk: Jatorriaren errotik (1986), olerkiak eta esaera zaharren bilduma; Legazpi barrutiko itzen bilduma (1993), hiztegia eta adizkera osoa. Ugarteren idazkera, herri literaturatik hurbil dago.

 

Bilaketa