literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Urbieta Yarzabal, Jose Joakin

 

(«Kaskazuri» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Oiartzun, 1873 - Oiartzun, 1932). Hargina zen bizibidez. Ez zen plaza agerikoan asko ibili baina fama handia hartu zuten Oiartzun bailara guztian Kaskazuriren ateraldiek. Antonio Zavalak haren bertsoak eta ateraldiak bildu eta Kaskazuri bertsolaria (1973) liburuan argitaratu zituen. Kaskazuriren bertso famatuenak dira: Cubako gerra (1895), Tren-bideak eta petxak (1900), Ozenziyoko zerriya, eta, batez ere, Bertso berriyak Kaskazurik jarriyak bere buruari.

 

Bilaketa