literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.157 idazlan
7.838 esteka / 6.378 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Urrestarazu Landazabal, Antonio Karmelo

 

(«Umandi») Arabako irakasle eta gramatikalaria (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993). 1919an hasi zen euskara ikasten. Gerra zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratua eta, han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean. Euskaltzain urgazlea izan zen eta Euzko Gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen. Obra nagusiak: Bizkaierazko aditz-erak (1955); Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika; Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977); eta Gentza bearrean izeneko eleberria. Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an, urte bete iraun zuena. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.

 

Bilaketa