literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Valverde Casas, Antonio

 

(«Ayalde»). Gipuzkoar idazlea eta margolaria (Errenteria, 1915 - Oiartzun, 1970). Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Inprimeria lana zuen bizibidea. Euskaltzain urgazlea eta Euskalerriko Adiskideen elkarteko kidea izan zen. El Bidasoa, Oarso, La Voz de España, Egan eta Olerti agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Valverderen obra nagusiak: Con fondo de txistu (1965) eta hil ondoren argitaratutako Ibar ixillean (1970), euskarazko testuak biltzen dituena, dira. Azterketa lan jakingarri bat ere egin zuen euskal margolaritzaren gainean, Euskel-eskolari buruz izenburupean, eta zenbait artikulu idatzi zuen margolariei buruz (Erti Berriak, Picasso, Marc Chagall, Darío de Regoyos). Erretratu asko margotu zuen, euskal kultura gizonen irudiekin. Oleo pinturaz egindako koadroez gainera, bere liburuak ere apaindu zituen. Lizardiren Biotz-Begietan olerki liburuaren bigarren argitalpena ere Valverdek apaindua da.

 

Bilaketa