literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Etxeberri, Joannes d'

 

Lapurtar idazlea eta sendagilea (Sara, 1668 - Azkoitia, 1749). Pabeko Jesusen Lagundiaren eskolan egin zituen medikuntzako ikasketak (doktoregoa) eta ondoren bere jaioterrian jarri zen osagile. Beran ihardun zuen 1716-1723 bitartean, Hondarribian 1723-1725 urteetan eta 1725-1749 urteetan, hil zen arte, Azkoitian. Euskara irakaskuntzako hizkuntza izateko ekimenak egin zituen aurrenetakoa izan zen. Lau obra idatzi zituen: Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna (1717), Escuararen Hatsapenac, Escualherriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco eta Diccionario Cuatrilingüe (euskara, latina, frantsesa eta gaztelania). Azken obra hau galdu egin da. Etxeberrik lau haizetara zabaldu zituen euskararen balioa eta garbitasuna eta, aldi berean, literatura hizkuntza batuaren beharra aldarrikatu zuen. Axularren eredua proposatu zuen horretarako. Joannes d´Etxeberriren jatorrizko obrak Julio de Urquijok aurkitu zituen Zarauzko komentuan eta Parisen eman zituen argitara 1907. urtean Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d´Etxeberri izenburupean.

 

Bilaketa