literaturaren zubitegia

1.118 idazle / 5.342 idazlan
7.857 esteka / 6.648 kritika / 1.828 aipamen / 5.588 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Akesolo Olivares, Lino

 

Euskal idazlea (Dima, 1911 - Bilbo, 1991). Karmeldarra, eliz ikasketak Zornotza, Markina, Gasteiz eta Begoñan egin zituen. Donostia eta Markinako komentuetako nagusi izana. Bibliotekonomia ikasketak egin zituen, eta Begoñako liburutegiaren arduraduna zen. Gerraostean espetxeratu egin zuten. Euskaltzale saiatua: Euskerazaintzaren buru, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordekoa, «Diccionario de autoridades del euskera» hiztegiaren arduraduna, etab. Bizkaieraz egin zuen bere lanik gehiena, euskararen eta idazle klasikoen ezagutzaile bikaina zelarik. Haren obra zenbait: Ipiña ta Ipiña'tarren barri (1958); Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri (1962); Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia (1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen: «Euskal Esnalea», «Karmen'go Argia», «Euzko Gogoa», «Karmel», «Olerti», «Jakin», «Jesus'en Biotzaren Deia», «BAP», «Agur», «Zer», etab. Itzulpenak: Agure kezkatia (Cervantesen «El celoso extremeño»); Onbidea (Santa Teresaren «Camino de Perfección, A. Onaindiarekin batean, 1963); Salmoak (lapurteratik bizkaierara, 1963).

 

Bilaketa