literaturaren zubitegia

1.103 idazle / 5.251 idazlan
7.848 esteka / 6.485 kritika / 1.828 aipamen / 5.579 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Agirre Aizpuru, Maria Dolores

 

Euskal idazlea (Errezil, 1903-). Irakasle ikasketak burutu zituen. Toribio Alzaga hiltzean, Donostiako Udaleko «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolaren» zuzendari izendatu zuten. Akademia horretako antzerki taldearen buru, gerraondoko urte zailetan euskal antzerkiaren suspertzaile izan zen. Euskaltzain urgazlea. Antzerki idazlea: Aukeraren maukera, azkenean okerra (1949), Bear-bearra (1956), Au dek maltzurkeria (1958). Zenbait autoreren obren euskal bertsioa moldatu zuen, hala nola R. Tagore-ren Amal, A. Casonaren «La barca sin pescador» (Txalupak jaberik ez, 1962), García Lorcaren «Yerma» (Iturri legor).

 

Bilaketa