literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.657 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Robin, Jean

 

Lapurtar idazlea (Donibane-Lohizune, 1738 - Donibane-Lohizune, 1821). Apaiza. Robinek kopiatua gordetzen da Uztaritzeko apaizgaitegian Haranederren Testament Berria. XVIII. mendearen bukaerako eskuizkribu bat ere gordetzen da Uztaritzen, Vinsonek aurkitu zuena, Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, Miguel Angel Marín-en obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana). Lau liburuki ditu, eta nabarmen ageri da Larramendiren eragina. Vinsonen iritziz Robinena izan daiteke itzulpena, baina Lafitteren ustez, horrela balitz ere, Robinek kopiatzaile lana besterik ez zuen egin.

 

Bilaketa