Altube Lertxundi, Sebero
Euskal idazle eta filologoa (Arrasate, 1879 - Gernika, 1972). Euskaltzain 1920 urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen (1902) eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea (1915-1936). Orobat hiri horretako alkatea izan zen. Altuberen lan nagusiak euskal hizkuntzari eskainitakoak dira eta zazpi sailetan bana daitezke: 1.- Euskal sintaxia: «E. Alde» (1920) eta «Euskera» (1930, 1955, 1960). 2.- Euskararen bizitza: «Euskera» (1920, 1934, 1936, 1959). 3.- Euskararen batasuna: «Euskera» (1928), «E. Jakintza». 4.- Euskal azentua: «Gernika» (1951, 1952, 1953), «Euskera» (1932, 1934). 5.- Euskararen morfologia: «Euskera» (1934). 6.- Euskal hiztegia: «Euskera» (1920, 1933, 1960), «Homenaje a Urquijo I. lib. (351-360 orr.), «Eusk. Adisk. Bul.», «E. Jakintza» (1951). 7.- «Alderdi» (1954), «Euzko Gogoa» (1950), «E. Jakintza» (1948-1950), «Gernika» (1947), «Euskera» (III eta IV. lib.), «Euskera» (1925). Horietaz gain, aipatzekoak dira: Literatur euskara (1956), Laztantxu eta Begitxu (1956), Euskaltzaindiari (1959), Erderismos, lehen aldiz «Euskera» agertua (1929). Frantsesez lan filosofiko bat argitaratu zuen: La fonction de la douleur (Pabe, 1958). n Hiztegiaren auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatzen du, hizkuntzan ondo sustraituriko hitz bizien erabilera aldeztuz. Sintaxiari dagokionez, ahozko euskara oinarri harturik, joskera legeak formulatu zituen Erderismos izenburuko obran.