literaturaren zubitegia

984 idazle / 4.702 idazlan
7.243 esteka / 5.765 kritika / 1.828 aipamen / 5.235 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Paulo Zamarripa

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zamarripa Uraga, Pablo

 

(«Artatxori»). Bizkaitar idazlea (Laredo, Kantabria, 1877 - Sondika, 1950). Laredon jaio bazen ere, Sondikara, familiaren jatorri herrira, joan zen bizitzera haurra zelarik. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Otxaranen, Gatikan, Bermeon eta Sondikan egon zen apaiz. 1935. urtetik aurrera, La Gaceta del Norte egunkariko euskal saileko erredaktore izan zen; ordurako, Euskalzale, Ibaizabal, RIEV, Jaungoiko-Zale eta Euskal Esnalea agerkarietan plazaratuak zituen hainbat artikulu. Zamarriparen idazlana bi sail nagusitan bana daiteke; alde batetik, euskarari eta gramatikari buruzkoak: El bascuenze facilitado. Gramática Bizkaina (1909), Manual del Vascófilo (1913), Vocabulario vasco-Castellano y castellano-vasco (1913); eta bestetik, olerkiak eta kontakizun labur barre eragileen bildumak: Zaparradak eta (1926), Kili-kili (1930), Firi-firi (1935), eta Gora begira (1927, olerki bilduma).

 

Bilaketa