literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.165 idazlan
7.841 esteka / 6.394 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Mendiburu, Sebastian

 

Gipuzkoar idazlea (Oiartzun, 1708 - Bolonia, Italia, 1782). 1725ean sartu zen Jesusen Lagundian. Nafarroako herri euskaldunetan ibili zen predikari eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, «Euskal Zizeron» ezizena jarri zioten. Iruñeko gotzaiaren eskariz, Filosofiako eta Teologiako katedraduna izan zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera, eta Bolonian hil zen hirurogeita hamalau urte zituela. Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da Mendiburu, nahiz eta bien artean eztabaida gogorren bat izan zuten dantzen alde batak (Larramendik) eta kontra besteak (Mendiburuk). 1747an Jesusen Bihotzaren Devocioa obra, Aita Croisset-en liburuaren moldapena, eman zuen argitara. Argitalpen asko izan ditu liburuak, Gregorio Arruek gipuzkerara itzulita egindakoa (1883), besteren artean. Mendibururen beste liburu batzuk dira: Jesusen Amore-Nequeei dagozten cembait otoitz-gai (1759-1760). Euscaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur erreza, errosarioco amarrecoen asiera, eta cembait bederatzi-urrun edo novena (1762). n Patxi Altuna jesuitak 1982an Mendibururen ordu arte argitaratu gabeko lanak plazaratu zituen bi liburukitan, Aita Sebastian Mendibururen idazlan argitaragabeak izenburupean. Han ageri diren obrak dira, besteak beste: Kristau dotrina, Igandeetako irakurraldiak, Fest-egunetako irakurraldiak eta San Francisco Xabierren bederatzi-urrena.

 

Bilaketa