literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Arregi Aranburu, Rikardo

 

Euskal kazetaria eta kultur eragilea (Andoain, 1942 - Mendaro, 1969). Apaiz ikasketak utzi ondoren, Ekonomia hasi zen ikasten Bilbon. Garai beretsuan ekin zion kazetaritzari eta «Jakin» aldizkarian eman zituen argitara bere lehen artikuluak, inoiz utziko ez zituen politika eta filosofia gaiak ukituz. «Zeruko Argia» aldizkarian nazio arteko sailaren ardura hartu zuen. Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakon ezagutzen zituen, eta Politika estrukturak europear alkartasunean izenburuko lana argitaratu zuen Jakin-en «Europa» izeneko ale berezian (1965). Euskal errealitateari tinko eutsi zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua, 1966ko urtarrilean Euskaltzaindiari alfabetatze saila antola zezan proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. Euskara batuaren bultzatzailea, «Lur» argitaletxearen sortzailea ere izan zen. Nekerik ezagutu ez zuen gaztea, zoritxarreko auto istripu batek eten zuen Rikardo Arregiren bizitza 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala. n  Idazle argia, zehatza eta zorrotza, euskal prosa kazetaritzaren molde berrietan barrena abiarazi zuen. 1972. urtean, «Jakin» argitaletxeak Rikardo Arregiren artikulu bilduma bat argitaratu zuen Herriaren lekuko izenburuko liburuan. Bukatu gabeko lan bat utzi zuen, Politikaren atarian (1969).

 

Bilaketa