literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.165 idazlan
7.841 esteka / 6.394 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Barrutia Basagoitia, Pedro Ignazio

 

Euskal idazlea (Aramaio, 1682 - Arrasate, 1759). Arrasaten eskribau izan zen 1711tik 1752ra. Hego Euskal Herrian, Barrutia da lehen antzerkigile ezaguna. Haren lanaren aipamenik ez zela, Juan Carlos Guerra historigileak Acto para la Noche Buena izenburuko eskuizkribua aurkitu zuen, eta Azkueri bidali zion. Beronek Euskalzale aldizkarian argitaratu zuen 1897. urtean, garai bateko hizkuntzaren lekuko soiltzat harturik. Gabonetako Ikuskizuna-ren literatura balioa ez zen kontuan hartu harik eta Gabriel Aresti hartaz ohartu zen arte. Lan honek bizitasun eta mugimendu handiz Jesukristoren jaiotzaren misterioa oroitarazten du trajedia eta umorea batera emanez. Izan ere, erlijiozko teatro erromanikoaren tradizioaren barne kokatu beharrekoa da antzerki labur honetan herriko pertsonaiak —Barregarria, Mari Gabon, Tomas Tabernaria, Txato morroi alferra, etab.—. Ama Birjina, San Jose, deabrua, aingeruak etabarrekin nahasian ageri dira. Ekintza bikoitza da, Belenen eta Arrasaten kokatua, iraganean eta orainean, bizitasun eta mugimendu handiz landua. n Hainbat argitalpen izan ditu: Euskera (1960), Auspoa (1965), ASJU (1981), Arabako Aldundia (1983). Halaber, 1982an antzeztu zuten Arrasaten.

 

Bilaketa