literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Eleizalde Brenosa, Luis

 

(«Iturriain», «Azkain», «Axe» deitua) Gipuzkoar idazlea (Bergara, 1873 - Bilbo, 1923). Madrilen egin zituen zientzia ikasketak. Karlista izan zen gaztaroan, baina emeki-emeki Sabino Aranaren abertzaletasunera hurbildu zen. 1913. urtetik aurrera Euzkadi aldizkari abertzalearen zuzendaria izan zen eta artikulu asko idatzi zituen bertan. Abertzale moderatua zen, eta eztabaida luzeak izan zituen Aberri taldeko nazionalistekin, Manuel Egileorrekin bereziki. Euskarari eta euskararen egoerari buruzko artikulu ugari idatzi zuen; euskararen batasunaren beharra argien azaldu zuen euskalarietako bat izan zen. Euskaltzain izendatu zuten 1918. urtean, Euskaltzaindia sortu orduko. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen. Obra nagusiak: Morfología de la conjugación vasca sintética (1913), La lucha por el idioma propio (1919), Metodología para la Restauración del euskera (1919) eta Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas (RIEV aldizkarian 1922. urteaz geroztik). Erdaraz idatzi zuen, halaber, Landibar, cuadros novelescos del País Vasco kontakizun liburua (1918). Itzulpenak eta poemak idatzi zituen euskaraz. Horien artean Walter Scotten Halidon Hill ipuina (Hallidon Murrua, 1912, Euzkadi aldizkarian) eta Kristo´ren Antz-bidea (Kempis liburuaren itzulpena, 1913, Euzkadi aldizkarian).

 

Bilaketa