literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Manterola Urigoitia, Gabriel

 

(«Gama», «Argizale», «Mitarga», «Mikel Goituria»). Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Zeanuri, 1890 - Zeanuri, 1977). Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak. 1915-1932 urteetan Eibarren egon zen apaiz. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik, eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean. Jaungoiko-Zale, Ekin, Yakintza, Zeruko Argia eta Redención agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. 1937-1948 urteetan Ingalaterran bizi izan zen. Urte hartan bertan, Zeanurira itzuli eta hango erretore izan zen. Manterolarenak dira: Goiz-izpiak (1921, olerkiak), Euskal Egunetako Itzaldia (1922), Santuen bizitza laburrak (1925).

 

Bilaketa