literaturaren zubitegia

1.121 idazle / 5.369 idazlan
7.859 esteka / 6.697 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Erkiaga Alastra, Eusebio

 

(«Endaitz») Euskal eleberrigile, olerkari eta antzerkigilea (Lekeitio, 1912). Ekin, Eguna, Yakintza, Euzkerea, Egan, Eusko Gogoa, Olerti eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratu ditu lan asko. Euskaltzain osoa da 1963. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Arranegi, Araibar Zalduna eta Batetik bestera (eleberriak); Nekazariarena, Azkueren heriotzan, Axular handiari eta Lora gorriak (olerkiak); Antzerti jayan izan naiz, Sinisgogorra eta Kanpaien atsekabez (antzerkiak). Itzulpenak ere egin ditu, Aspaldiko Maigret (Simenon) eta Parmenides (Platon).

 

Bilaketa