literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Arrue Rezola, Gregorio

 

Euskal idazle eta itzultzailea (Hernani, 1811 - Zarautz, 1891). Bere lehen deitura Arruabarrena zen. Frantziskotarren seminarioan 1831ra arte, apaizgoa utzi behar izan zuen eri zegoelako. Zarautzen eskola maisu, Bonaparte Printzea eta Van Eys filologoen laguntzaile izan zen (1857). Itzultzaile ugaria bezain trebea, bere Brabanteko Genobebaren bizitza itzulpenak ospe handia hartu zuen Euskal Herrian. Euskal itzultzaileen eredu, lan asko eman zituen argitara, erlijiozkoak gehienak, gaztelania nahiz beste euskalkietatik gipuzkerara bihurtuak (Juan Jose Mogelek Markina aldeko bizkaieraz idatziriko Baserritar jaquintsuaren echeco escola; Sebastian Mendiburu oiartzuarrak goi-nafarreraz idatziriko Jesusen Bihotzaren Devocioa, Tolosa, 1883). Liberalen doctrina pecatu da liburua berriz katalaneratik edo gaztelaniatik itzuli zuen (Felix Sardá i Salvany, Bartzelona, 1887).

 

Bilaketa