literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Onaindia Baseta, Santiago

 

Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Amoroto, 1909). Karmeldarra. Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Ondoren, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an, apaiz egin zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapelau izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, Euskal Esnalea, Karmen'go Argia, Pyrenaica, Ekin, Yakintza, Eguna eta Euzkadi aldizkarietan idatzi zuen. 1951an, Karmen'go Amaren Egutegia sortu zuen, gerora Karmel aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, Olerti aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat Milla euskal olerki eder (1954) izeneko antologia zabala izan zen. 1965ean Jolasketa argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun antologia bat ere eman zuen argitara, 1974an, Eskutitzak izenburupean. Saioak ere argitaratu ditu: Gure bertsolariak (1964), Enbeita oleskaria (1965), Gure urretxindorra: Enbeita'tar Kepa (1971), Euskaldunak eta osasuna (1984), Arana Goiri'tar Sabin olerkaria (1982), eta Euskal Literatura (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi ditu: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen Goiznabar liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu du. Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu izan ditu, hala nola: Arrese Beitiarenak, Txomin Agirrerenak, Kirikiñorenak eta Lauaxetarenak. Tagore, Virgilio, Santa Teresa, Dante, Goethe, Homero eta Baroja itzuli ditu euskarara.

 

Bilaketa