literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Villasante Kortabitarte, Luis

 

Bizkaitar idazlea (Gernika, 1920). Frantziskotarren ikastetxeetan egin zituen eliz ikasketak. Teologia, berriz, Comillas-en bukatu zuen eta han aurkeztu zuen doktore tesia, La Sierva de Dios M. Angeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida (1950) izenburupean. Gai horri buruz beste bi liburu ere argitaratu ditu, euskaraz: Nere izena zan Plorentxi (1961) eta Anjeles Sorazu ­bizia eta mezua­ (1990). Erlijiozko gaia hartuta beste liburu batzuk idatzi ditu, haien artean: Kristau Fedearen Sustraiak (1962-1969, hiru liburuki), Anai Frantzisko-Arreba Klara. Idazkiak (1977). Ia bizitza guztia Arantzazuko komentuan eman du. Euskaltzainburu izan da 1970-1988 urte bitartean, eta haren lehendakaritza garaian finkatu dira, gehien bat, euskara batuaren oinarriak. Bestalde, euskal literaturari buruzko garrantzi handiko lan anitz argitaratu ditu, esaterako: Historia de la literatura vasca (1961) eta Axular. Mendea. Gizona. Liburua (1972). Axularren Gero liburuaren argitalpen berria prestatu zuen gaztelaniazko itzulpena alboan zuela (1976) eta horrekin batera Axularren hiztegia ere prestatu zuen (1973). Villasanterenak dira, halaber: Hacia la lengua literaria común (1970), La declinación del vasco literario común (1972), Palabras vascas compuestas y derivadas (1981) eta Euskararen auziaz (1988).

 

Bilaketa