Leon, Leon
«Berriz Arte» Lapurdiko idazle, antzerkigile eta itzultzailea (Hazparne, 1896 - Uztaritze, 1962). Belokeko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. I. Mundu Gerran soldadu izan zen. 1932an Arrangoitzeko erretore izendatu zuten, eta Bigarren Gerraren ondoren Uztaritzekoa. Euskal-Esnalea eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara hasierako lanak. Oso euskara dotorea zerabilen, lapurtar behe-nafartar herrikoi bizi-bizia baliatuz. Itzulpenak: Jesu-Kristoren Imitazionea (1929), Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebangelio Saindua, (1949), Alegiak (La Fontainerenak, 1960). Antzerki obrak: Gure txokoan (1926), Haurrak azken hitza bere! (1939), Matturinaren gaphoinak (1933), Ttomas ezkongei (1938) eta Herriko besta biharamunean (1937).