literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zabala, Juan Mateo

 

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1777 - Zarautz, 1840). 1792an frantziskotarren ordenan sartu zen eta 1803an apaiz egin zen. 1815ean Zarauzko frantziskotarren komentuan sartu zen eta bertako nagusi izan zen 1826 eta 1839. urteetan. Lan handia egin zuen misiolari gisa, beti Bizkaiko herrietan barrena. Añibarroren laguna izan zen, eta harekin batera egon zen komentuan. Gutun trukaketa jakingarria izan zuen Lécluse-rekin eta Ulibarrirekin. Euskarari buruzko obrak idatzi zituen, guztiak hil ondoren argitaratu zirenak: El verbo regular vascongado (1848), bizkaierazko aditza aztertzen du bertan; Noticias de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi (1856); Fábulas en dialecto vizcaino (1907), Julio Urquijok, RIEVen argitaratuak. Zarauzko frantziskotarren komentuan gordetzen dira oraindik Zabalaren eskuizkribu argitaragabeak.

 

Bilaketa