literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Bustinza Lasuen, Evaristo

 

        («Kirikiño») Bizkaitar idazlea (Mañaria, 1866 - 1929). Ikasketak bukatu ondoren, Bilbora joan zen Azkuek deiturik Euskalzale aldizkarian lankide izateko. Evaristo R. M. Azkueren hiztegiko lankidea izan zen. Lau urtez Azkue bera ordezkatu zuen Bizkaiko Aldundiko euskara katedran. 1913. urtean Euzkadi egunkariko euskara saila eraman zuen «Kirikiño» ezizenaren pean. Elizondoren Txomin Arrayo, Barriolaren Meza Barriya eta Etxaberen Lelo lanak bizkaierara itzuli zituen. 1914. urtean Anton Berakatz bakarrizketa eman zuen argitara. Lau urte geroago artikuluz eta pasadizoz osaturiko Abarrak liburua argitaratu zuen; titulu horrekin aditzera eman nahi zuen irakurgai errazak zirela, euskaraz irakurtzeko zaletasuna pizteko. Haren literatura produkzioa oso aberatsa izan zen bai zerabilen estiloagatik nola kalitateagatik. «Kirikiño»k sorturiko artikulu nahiz ipuinak Euzkadi egunkarian eta Euskalzale, Euzko-Gogoa, Euzkerea, Euskal-Erria, Gure Herria, Eusko-Deya nahiz Ibaizabal aldizkarietan daude bildurik. Harenak dira, halaber, Jagi-jagi, Ene aberri polit ederra, Abestu bear degu, Gertu gagoz, Txori polita, Agate Deuna eta Aitonaren esana abestien letrak besteak beste. «Euskaltzaleak» erakundeak «Kirikiño» literatura saria ezarri zuen.

 

Bilaketa