literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.653 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Hiriart Urruty, Jean

 

Lapurtar idazlea eta elizgizona (Hazparne, 1859 - Hazparne, 1915). Larresoroko apaizgaitegian eta Baionan egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko irakasle izendatu zuten 1881. urtean eta apaiz egin zen hurrengo urtean. Eskualduna astekariko sortzailea (1887) eta zuzendaria izateaz gainera artikulu ugari idatzi zuen bertan. 1907an Hazparneko kalonje izendatu zuten Gratien Ademaren lekua hartzeko. Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten bi liburu eman dira argitara: Mintzaira, Aurpegia: Gizon! (1971), eta Zezenak Errepublikan (1972).

 

Bilaketa