literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Irigaray Goizueta, Pablo Fermin

 

(«Larreko») Nafar medikua eta idazlea (Auritz, 1869 - Iruñea, 1949). Madrilen egin zituen medikuntzako ikasketak. Beran, Iruritan eta Iruñeko erietxeetan lan egin zuen. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, euskaraz alfabetatu eta idazten hasi zen. Gure Herria eta Euskal Esnalea aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Topografía médica del valle de Baztán (1905), Naparra´ko erranerak (1926) eta Guía médica del intérprete de milagros y favores. 1992an Irigarairen artikuluak bildu eta bilduma batean argitaratu dira Naparroatik izenburuarekin.

 

Bilaketa