literaturaren zubitegia

1.037 idazle / 4.985 idazlan
7.378 esteka / 6.098 kritika / 1.828 aipamen / 5.425 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Antonio Zabala

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zavala Etxebarria, Antonio

 

Gipuzkoar idazlea (Tolosa, 1928). Jesusen Lagundikoa. Loiolan eta Orduñan egin zituen Humanistikako ikasketak, Oñan Filosofiakoak eta Xabierren eskola-maisutzakoak. 1961ean Auspoa, herri literaturari buruzko liburu bilduma, sortu zuen, Tolosan, eta gaur arte berrehun aletik gora argitaratu ditu. Bertan aurki daitezke hainbat idazle klasikoren zenbait lan (Beovide, Kardaberaz, Mogel...), hainbat bertsolariren bertso bildumak (Basarri, Uztapide, Xalbador, Mattin...) Zavalak osatutako bildumak bertsolari zaharren bertsoekin eta bizikizunekin (Xenpelar, Txirrita, Pello Errota, Kaskazuri...), antzerkilanak (Larzabal, Soroa...), herri kontalariak (Salaberria, Mikela Elizegi, Patxi Lazkano...), gaika antolaturiko bertso bildumak (Jan-edanaren bertsoak, Kubako gerrarenak, Afrikako gerrarenak...), etab. Bertso bilketan eta eta hainbat bertsolariri buruzko datu biltzen ere lan handia egin du Antonio Zavalak. Harenak dira halaber: Indalecio Bizcarrondo «Bilintx» (1831-1876) (1978), eta Bosquejo de historia del bersolarismo (1964) liburuak. Euskaltzain osoa da.

 

Bilaketa