literaturaren zubitegia

1.102 idazle / 5.246 idazlan
7.843 esteka / 6.456 kritika / 1.828 aipamen / 5.576 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Etxeita Luzarraga, Jose Manuel

 

Bizkaitar itsasgizon eta idazlea (Mundaka, 1842 - Mundaka, 1915). Larrinaga y Cía konpainiaren ontzietan itsasoratu zen, eta bertako konpainiako kapitain ikuskatzailea izan zen. Enpresako zuzendari izan zen Manilan eta kargu guztiz garrantzitsuak bete zituen aurrerantzean, Manilako alkatetza, besteak beste. Jaioterrira itzulitakoan itsas astronomia eta euskal literatura lantzeari ekin zion. Obra nagusiak: Mari Jesus ta Iru artzañak (1908), Josecho (eleberria, 1909), Jayoterri maitea (eleberria, 1910), Itxasoa (poesia, 1912), Au, ori ta bestia (1913), etab. Euzkadi egunkarian eta beste euskal aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak.

 

Bilaketa