literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zabaleta Kortaberria, Pedro Martin

 

Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Legazpi, 1942). Jesus Mariren anaia. Arantzazun, Foruan eta Erriberrin egin zituen eliz ikasketak, eta, gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen. Yakin aldizkariaren zuzendari izan zen, 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak. Zabaletarenak dira: Zurubi luzea (1980), Lastozko zubia (1986), Bi poema t'erdi (1990), olerki liburuak eta horiek denak biltzen dituen Bigarren bizitza (1994) izenburuko bilduma. Itzulpen ugari egin du, alemanetik euskarara, batez ere: Estepako otsoa (H. Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (H. Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Bloch), Hareetako gizona (E.T.A. Hoffmann), eta Amerikarik ez dago (P. Bichsel) besteak beste. Gaur egun, irrati lanean ari da.

 

Bilaketa