literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Mitxelena Lazkano, Salbatore

 

(«Iñurritza», «Abendats»). Gipuzkoar olerkaria (Zarautz, 1919 - Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965). Apaiz frantziskotarra. Arantzazun, Zarautzen eta Foruan egin zituen apaiz ikasketak. Erriberrin Filosofia ikasten ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi eta soldadu ibili zen. 1943an egin zen apaiz Arantzazun. Ondoren, Donostian egon zen hamar urtez. 1954an, berak eskatuta, Montevideora bidali zuten. Montevideon, Asuncionen eta Kuban ibili zen misiolari, harik eta, Castroren iraultzak aginpidea eskuratu zuenean, aldegin behar izan zuen arte. Hego Ameriketako lurraldeetan ibili zen gero, eta, 1962an, Suitzara bidali zuten, Espainiatik hara lan bila joandako langileen kapelau. Han hil zen handik hiru urtera ebakuntza baten ondorioz. n Idazlanak. Mitxelenaren idazlanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik daude. Francoren diktadura garaian, itota ikusten zuen hizkuntzaren eta hiztunen egoera, eta horregatik eskatu zuen Ameriketara joatea. Beste aldetik fedeak asko kezkatzen zuen, eta bi ardura horiek, Euskal Herria eta fedea, uztartzen saiatu zen. Horren adierazpide dira Erri bat guruzpidean, Confixus, Guruzpidea, Euskal Samiñaren guruzpidea olerki bildumak. Lehen olerki bilduma argitaratua Arantzazu (1949) izan zen. Bilduma hura izan zen gerra ondoren Euskal Herri barruan argitaratu zen lehen liburua. Liburu hartan, zentsura arazoak zirela medio, poemaren hirugarren partea, «Bizi nai» izenekoa, argitaratu gabe gelditu zen (gero Euzko Gogoan argitaratu zen). Beste olerki bilduma batzuen izenburuak dira: Arraun ta amets (1955), Ogei kanta Arantzazuko, Aberriak min dit. Hitz lauz: Ama-semeak Arantzazuko kondairan (1951) eta Unamuno eta Abendats (1958). 1977an, Mitxelenaren Idazlan Guztiak argitaratzen hasi ziren (bi liburukitan), hari buruzko azterketa lan jakingarriez lagunduta. Estiloari dagokionez, Mitxelenaren olerkigintza bertsogintza tradizionaletik oso hurbil dago, eta olerki asko kantatzeko idatziak izan ziren.

 

Bilaketa