literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Iturralde, Joxemari

 

Gipuzkoar idazlea (Tolosa, 1953). «Pott Banda» izeneko idazle taldeko partaide izan zen Bernardo Atxagarekin eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen kontakizun laburren bilduma: Dudular (1983). Harenak dira halaber: Nafarroako Artizarra (1984) eta Izua hemen (1989) eleberriak; Pic-nic arbasoekin (1985) ipuin bilduma; Londresen nago aitonarekin (1987) eta Bederatzi gutun t'erdi (1992) haurrentzako kontakizunak. Hemingwayren eta Hintonen lanak itzuli ditu euskarara.

 

Bilaketa