literaturaren zubitegia

1.110 idazle / 5.297 idazlan
7.855 esteka / 6.548 kritika / 1.828 aipamen / 5.582 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Haranburu Altuna, Luis

 

Gipuzkoar idazle eta argitaldaria (Alegia, 1947). Saturrarango apaizgaitegian, Donostian eta Parisen egin zituen Humanitate eta Filosofia ikasketak. 1972. urtean hasi zen literatura lanak argitaratzen, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Madrilgo Triunfo agerkarietan. Hainbat sari irabazi ditu. Obra nagusiak: Hil (antzerkia, 1972), Gizartearen eskola (saiaera, 1972), Itsasoak ez du esperantzarik (eleberria, 1972), Zera (kontakizunak, 1975), Job (antzerkia, 1977), Desgizona (narratiba, 1978) eta Caritate (eleberria, 1978). Haranburu Argitaletxea sortu zuen, 1974an, eta euskarazko eta gaztelaniazko obrak argitaratzen dira bertan.

 

Bilaketa