literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Atxaga, Bernardo

 

(Jose Irazu Garmendia) Euskal idazlea (Asteasu, 1951). Egungo euskal idazlerik ospetsu eta irakurriena da Jose Irazu Garmendia, literatura munduan Bernardo Atxaga izenaz ezagutzen dena. Ekonomia ikasketak eginda, literaturarako joera berezia erakutsi zuen gaztetatik. Literatura jenero guztiak, hitzaldiak eta irrati-eleberriak barne, landu dituen idazlea, kontakizunek eman diote, batez ere, egun duen ospea. 1972an Borobila eta puntua antzerki lan labur esperimentala argitara eman zuenetik (Lur, 1972ko antologia) idazle oparoa izan da: literatura aldizkariak («Ustela» aldizkariak, Donostia: Panpina Ustela, Zorion Ustela, Mermelada Ustela, Koldo Izagirrerekin batera, 1974-1976; «Pott» aldizkaria, Bilbo, 1978), Ziutateaz liburua (1976), Etiopia poema liburua (1977), haur ipuinak, Nikolasaren abenturak; Ramuntxo detektibea (1980), telebistarako gidoiak, Flannery eta bere Astakiloak (1983). Hasiera bateko lan esperimentaletatik urrunduta, Atxagak azken urteetan idatziriko kontakizun lanari herri literatura eta, hizkuntzaren aldetik, euskal tradizio literarioaren kutsu nabaria dario. «Etxeratze» honen fruitu dira 80. hamarkadan buruturiko kontakizun gehienak (Camilo Lizardi erretore etxean aurkitutako gutunaren azalpena, 1981; Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1983; Post tenebras spero lucem, 1983; Bi Anai, nobela, 1984; Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1985). 1988. urtean Obabakoak (Obaba, idazlearen bizitzako gertaerak biltzen diren irudizko mundua) izenburuko liburua eman zuen argitara, ordura arteko kontakizun nagusiak egitura baten barnean biltzen dituena. 1988ko Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen hainbat hizkuntzatara itzuli den liburu horrek. 1991n Behi euskaldun baten memoriak argitaratu du.

 

Bilaketa