literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Azurmendi Otaegi, Joxe

 

Olerkari, kazetari, kritikalari saiogile eta filosofo euskalduna (Zegama, 1941). Arantzazun, Erroman eta Münsterren egin zituen Ikasketak. Euskaltzaindiko urgazlea. Zorroagako irakasle da gaur egun. Jakin-en eta Egan-en hasi zen idazten. Hitz berdeak (1969) poema liburua argitaratu zuen. Horrez gainera Arbola beltzaren poema eta Manifestu atzeratua poemekin euskal poesiaren berrikuntzarako urrats handiak eman zituen. Saiakerek eman diote, ordea, ospe handiena: Hizkuntza, etnia eta marxismoa, Kultura proletarioaz, Errealismo sozialistaz, Zer dugu Orixeren kontra?, Zer dugu Orixeren alde? Mirande eta kristautasuna, Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan. El hombre cooperativo, Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak dira bere argitalpenik garrantzizkoenak.

 

Bilaketa