literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Gereño Arrarte, Xabier

 

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1924). Bilbon eta Las Palmasen egin zituen merkataritza ikasketak. Euskaltzain urgazlea da. Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna eta Aizu! agerkarietan eman ditu argitara bere idazlanak. Aldi berean, Cinsa liburu eta disko argitaletxearen zuzendaria izan da. 1965ean Zein da errudun? eta Nobi bat bear dogu antzerki lanak plazaratu zituen. Eleberri ugari idatzi ditu, eta ulerterrazak egiten saiatu da beti ere; espioitza eta jenero beltzeko literatura landu du gehienbat. Haren obretako batzuk: Arantza artean (1969), Argi bat iluntasunean (1970). Nora naramazue (1972), Andereño (1975), Hiltzaile baten bila (1975), Espioitza, Gudari bat, Iruineako asasinatzea, etab.

 

Bilaketa