Garate Goiartzun, Gotzon
Gipuzkoar idazlea (Elgoibar, 1934). Ikasketak Loiolan eta Bartzelonan egin ondoren apaiz egin zen (jesuita). Gero teologia eta filologia ikasi zituen Innsbruck-en eta Bilbon. Filosofia ikasketak egin zituen Madrilen eta marxismoan espezializatu zen Friburgoko unibertsitatean. Garai hartan, Jesusen Biotzaren Deia, Euzko Gogoa, Egan eta Zeruko Argia agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. 1977. urtean saria jaso zuen jenero beltzeko Esku leuna eta Elizondoko eskutzitzak eman zituen argitara. Bi urte geroago Lehortean ipuin bilduma eta Goizuetako ezkongabeak eleberria argitaratu zituen. 1981. urtean Izurri Berria eleberria plazaratu zuen. New Yorken denbora luzeak pasa izan ditu, eta, haien agergarri, liburu bat argitaratu zuen 1988an, New York, New York. Harena da, halaber, Lenin eta Nazioen Autodeterminazio eskubidea (1980) eta Erderakadak (1988) euskararen baitan erderaren eraginak aztertzen dituen hiztegia.