literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.157 idazlan
7.838 esteka / 6.378 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Urkizu Sarasua, Patrizio

 

Gipuzkoar idazlea (Lezo, 1946). Filologia ikasketak egin zituen Salamancan, eta doktoretza Gasteizen (1986), Pierre D'Urteren hiztegia. Londres 1715 tesiarekin (1989an bi liburukitan argitaratu zena). Euskarako eta XX. mendeko euskal literaturako irakasle izan da Deustuan, Bordelen eta Madrilen. 1975ean Sekulorun sekulotan eleberria argitaratu zuen. Geroztik ipuin liburu bat: Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984) eta Jon Miranderi buruzko kontakizunezko biografia bat: Etsipenez. Orobat, Jon Txahoren memorioizunak (1984) argitaratu ditu. Olerkigintzan ere aritu da: Dorrejilko kanta (1977) eta Zeren azken finean (1983). Baina Urkizuren ahaleginik handiena, artikulugintza, saiakera eta testu zaharren argitalpen berriak egitea izan da. Urkizurenak dira: Literatura eta kritika (1970), Euskal teatroaren historia (1975), Euskal Antzertia (1984), Zuberoako irri teatroa: Astolasterrak (1987), Introducción a la Filología Vasca (1991), Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak (1992). Egan, Anuario de Filología Julio de Urquijo, Antzerti, Literatur Gazeta, Euskera eta Jakin agerkarietan argitaratu ditu artikulu aipagarrienak. 1989-1993 bitartean Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan zen.

 

Bilaketa