literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Amuriza Zarraonaindia, Xabier

 

Euskal bertsolari eta idazlea (Etxano-Zornotza, 1941). Apaiz ikasketak egin ondoren, eliz agintarien eta errejimen frankistaren aurka aritzeagatik kartzelan egon zen zazpi urtez. Euskaltzaindiak antolatzen zituen txapelketetako epai-mahaikide, kartzelatik atera ondoren (1977) agertu zen ahots ederreko bertsolari zorrotz eta berrizale gisa. Bertsolaritzak azkenaldi honetan ezagutu duen gorakada aipatu orduko ageri da Amuriza bertsolari guztiz ezagunaren irudia. Bertsolari txapelduna izan zen 1979 eta 1982 urteetan. Idazle ugaria, nobelak (Hil ala bizi (1973), Emeak (1985), Oromenderrieta (1987) eta bertso liburuak eman ditu argitara. Politika munduan, Herri Batasunako kidea eta karguduna izan da.

 

Bilaketa