Apalategi, Jokin
Euskal soziologoa (Ataun, 1943). Filosofian graduatua, Soziologian doktore eta diplomatua Parisko Ecole Pratique des Hautes Etudes-en. Euskal Herriko hainbat agerkaritan esku hartu du. Zenbait obra lankidetzan burutu ditu: La répresion au Pays Basque (Paris, Maspéro), Marxismoa eta Nazional arazoa Euskal Herrian (Elkar), Askatasunaren Ibilaldia (Elkar), Sei idazle plazara (Jakin). Beste zenbait lanen egile bakarra da: Los vascos, de la nación al estado, J. M. Beñarán Ordeñana «Argala»ren hitzaurrearekin.