literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

San Martin Ortiz de Zarate, Juan

 

(«Otsalar») Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1922). Lehen ikasketak Eibarren egin zituen, baina gero lanean hasi zen eta bere kabuz osatu zituen ikasketak. Euskaraz eta gazteleraz idatzi du hainbat aldizkaritan, besteak beste: Euzko-Gogoa, Egan, Jakin, Karmel, Olerti, Zeruko Argia, Eibar, Euskera, BAP, Munibe, Pyrenaica, La hoja del lunes, etab. Euskaltzain oso da 1957az geroztik. San Martinenak dira, besteak beste: Juan Antonio Mogel eta Urkitza, bere bizitza ta lanak (1959), Zirikadak (1960), Eztenkadak (1965); Uhin berri (1969), euskal poesia modernoaren antologia; Euskeraren inguruan (1969), Hegatsez (1971), euskal prosa modernoaren testuen antologia; Euskal artea (1974), Literaturaren inguruan (1980), Gogoz (1978), Bidez (1981), Landuz (1984). Bestalde, Michel Ghelderode-ren Zaldun bitxia, Bertolt Brecht-en Kantak eta poemak, eta Salvador Espriu-ren Sinerako liburua eta Zezen larrua itzuli ditu euskarara. Olerkiak ere idatzi zituen, «Otsalar» izengoitia erabiliz. Euskadiko Autonomia Elkarteko Ararteko izan da 1989tik 1994 arte.

 

Bilaketa