literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.653 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Mendiguren Bereziartu, Xabier

 

Gipuzkoar idazlea, itzultzailea eta irakaslea (Ezkio, 1945). Euskaltzain urgazlea eta Euskal Herriko Itzultzaileen Elkarteko eleduna. Martuteneko Itzultzaileen Eskolako zuzendari izana. Anaitasuna, Jakin, Laiaketan, Deia, El Diario Vasco eta El Correo Español aldizkari egunkarietan argitaratu ditu lanak. Harenak dira Europako Ezker Berria (1972), Euskal Herrian Zehar, Ikus, Ikas, Euskara (3-4-5), Itzulpen Teoriazko Ezagupenak eta Iparragirre obrak. Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh eta Laxalten obrak euskaratu ditu, besteak beste.

 

Bilaketa