José Ignacio Gerriko
(Segura, 1740 - Mutiloa, 1824)
Abadea. Gazterik, Madrillen egin zituzan Filosofia ta Teologiako ikasketak; gero, abade egin ondoren, Mutiloan egon zan beti: argia, jakintsua, izlari bikaiña, euskalzale sutsua. Astete'ren dotriñea erriari azalduteko, bere «Kristau Doktriña Guztiaren Esplikazioaren Sayakera» liburua (4 tomotan) egin eban; baiña ezin argitaratu izan eban, bera bizi zala: ainbeste eragozpen jarri eutsoezan alde guztietatik. Izkuntzaren maixu bat dogu: bai aditza erabiltzen, bai itz jatorretan, bai esaera ederretan... Bear bada, «mordoilloegia» iruditzen jaku gaur... Bere liburuak «itaun-erantzun»-etan zatitzen ditu.